Errege Egunaren bezperan, urtarrilaren 5ean, Bizar Zuri eta Erregeen bisita izango dugu urtero legez Bergaran.
Bizar Zuri izango da iristen lehena. Arratsaldeko 18:00etan San Martin plazan izango da umeen eta hain ume ez direnen eskaerak jasotzeko.
Arratsaldeko 19:30ean, Erregeen Kabalgata izango da herriko kaleetan zehar. Honako ibilbide hau egingo dute hiru Erregeek eta beraien laguntzaileek: Barrenkale, San Martin plaza, Bidekurutzeta, San Pedro kalea, Artekalea, Arruriaga.