Herri mugimenduetako taldeek isuna ordaindu beharko diote Udalari

Gorka Etxabe 2003ko abe. 23a, 17:47
Bergarako Herri mugimenduetako talde eta elkarteek salatu dute Udalaren jarrera. Kontua da, isuna ordaindu beharko dutela txosna jartzeagatik baimenik gabe. San Martin jaietan jarri zuten txosna, Munibe plazan, eta Udalak 360 euroko isuna jarri die Herri Mugimenduetako taldeei.

Txosna batzordeak uztailaren 15ean eskatu zion baimena txosna jartzeko Bergarako Udalari. Uztailaren 29an ezetza jaso zuten. Herri mugimenduetako kideek esan digutenez, egoera aztertzeko negoziazio mahaia proposatu zioten udalari, baina ez ziren inoiz elkartu. Kontuak kontu, irailean jaso zuten Udalaren azken erantzuna.

Nahiz eta baimenik izan ez, Bergarako herri mugimenduetako 7 kolektiboek erabaki zuten txosna jartzea, eta urrian iritsi zitzaien Udalaren zigorra. Orain, berriz, 360 euroko isunari egin beharko diote aurre herri mugimenduetako kideek. Horretarako jarri dute abian kanpaina txiki bat, bono laguntzak jarriko dituzte salgai herriko tabernetan, 10 euroko txartelak hain justu ere.

Urtarrilaren 5ean, errege eguneko bezperan ere txosna jarriko dute, oraingoan, baina, baimenarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak