Olentzero II. Marrazki Lehiaketa

Jardun euskara elkarteak bigarrengoz antolatu du aurten Olentzero Marrazki lehiaketa. Herriko bost ikastetxeetako 750 neska-mutikok hartu dute parte.

Aranzadi ikastolako, Mariaren Lagundia ikastolako, San Martin ikastetxeko eta Angiozarko herri eskolako ikasleak dira; lehenengo mailatik hasi eta seigarren mailara artekoak, hain zuzen.

Epaimahaiak hartu du dagoeneko erabakia, eta Irati Madariaga izan da guztien artean Olentzero politena egin duena, beraz, berak eramango du lehiaketako lehen saria. Horrez gain, maila bakoitzeko Olentzero politenak ere saria jasoko du, eta sari banaketa datorren egubakoitzean izango da.

Kurtso bakoitzeko irabazleak:

  1. Garazi Zubizarreta. 6 urte. Aranzadi ikastola. 1. mailako onena.
  2. Karmele Uribesalgo. 7 urte. San Martin ikastetxea. 2. mailako onena.
  3. Egoi Carcia. 8 urte. San Martin ikastetxea. 3. mailako onena.
  4. Omer Garcia. 9 urte. Mariaren Lagundia ikastola. 4. mailako onena.
  5. Irati Madariaga. 10 urte. Aranzadi Ikastola. Lehen saria eta 5. mailako onena.
  6. Lander Ugarte. 11 urte. Aranzadi ikastola. 6. mailako onena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.