Gurasoek umeekin euskaraz jolasteko ikastaroak antolatu ditu Udalak

Guraso direnei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu Udaleko Euskara zerbitzuak. Bi ikastaro dira: bata, Umeekin jolas egiteko ikastaroa, eta bestea, Gehixago eta hobeto: gurasoendako ikastaroa. Izena emateko epea zabalik da, dagoeneko.

Umeekin jolas egiteko ikastaroaren baitan bi ikastaro emango dituzte: alde batetik, Ume jolas eta kantak izenekoa, eta beste aldetik, Ipuin kontaketa ikastaroa. Bi ikastaroen helburua da gurasoei beren seme-alabekin euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea eta baliabide horien bitartez, umeen emozio heziketa bultzatzea eta umeen eta familiakoen arteko afektibitatezko loturak indartzea, hain zuzen ere. Ikastarootan izena emateko azken eguna abenduaren 15a da, eta ikastarook otsaileko bigarren astean hasiko dira. Izena eman daiteke ikastetxeetako idazkaritzan edo Udaleko Euskara zerbitzuan.

Ipuin kontaketa ikastaroa

Gehixago eta hobeto: gurasoendako ikastaroaren kasuan, hauek dira helburuak: gurasoek seme-alaben hizkuntza kalitatean duten eraginaz jabetzea; gurasoei euren hizkuntza-akatsak zuzentzeko lagungarriak eskaintzea, eta gurasoei umeen akatsak zuzentzeko lagungarriak eskaintzea. Izena emateko azken eguna abenduaren 15a izango da eta ikastaroa urtarrilaren bigarren astean hasiko da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.