Etzi, domeka, hasiko dira Gabonetako argi apaingarriak jartzen herrian barrena. Hainbat tokitan jarriko dituzte: erdigunean, herriko sarreretan eta baserri auzoetan. Piztu, berriz, abenduaren 12an egingo dituzte argiok, urtarrilaren 6ra arte. Aurrekontua, 19.200 euro ingurukoa da.
Erakusleiho lehiaketa
Erakusleiho lehiaketa ere abian da. Oinarriak kaleratu dituzte, dagoeneko, eta lehiaketan merkataritza establezimendu guztiak hartuko dituzte aintzat, izena eman beharrik gabe. Erakusleihoak abenduaren 10etik 27ra bitartean prestatuta egon beharko dira erakusketarako. Bestalde, sariak ematerakoan, kontuan hartuko dute publizitate mezuaren imajinazioa, originaltasuna eta eraginkortasuna, kalitatearekin batera. Hiru sari egongo dira: 250 eurotako hiru sari eta erabakia abenduaren 19an emango dute jakitera.