Nafarroako bandera udaletxeko balkoian

Monika Belastegi Aranzabal 2003ko abenduaren 3a

Aralarreko kideek Nafarroako bandera jarri dute gaur, Nafarroaren eguna, udaletxeko balkoian. Ikurriñaren ondoan egon da ordu erdiz, kendu duten arte.

Ekintza sinboliko horrekin, "Euskal Herriek historikoki batasun politikoa osatu dutela" aldarrikatu nahi izan dute Aralarreko kideek, eta baita batasun horren izena "Nafarroako Erresuma" dela ere. Aralarrekoen esanetan, "hainbatek gure subiranotasunaren galera Bergarako Besarkadaren ondoren eman zela diote; Foruak kendu zizkigutenean, alegia. Guk ostera diogu, askatasuna galdu dugula Nafarroa (gure Euskal Estatu independientea) inbaditu duten bakoitzean."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak