Abenduaren 5ean, izango da lehenengoa eta Musika Eskolako klarinete taldeak jardungo du kaleak alaitzen; abenduaren 12an, Musika Eskolako txistu taldea ibiliko da kalez kale; abenduaren 19an, Musika Eskolako trikitixa taldeak jardungo du, eta 26an, berriz, Musika Eskolako saxofoi taldeak.
Gabonetako zozketa
Gabonetako zozketa ere kaleratu du Bedelkarrek. Lehenengo saria 1.000 eurokoa da eta horrez gain, 500 euroko beste lau sari ere egongo dira. Bedelkarreko dendetan erosketa eginda lortu ahal izango dira zozketarako zenbakiak. Zozketa eguna 2004ko urtarrilaren 8a izango da.