Migel Altunarekin batera, erkidegoko lau enpresek ere jaso dute errekonozimendua. Horietako bat, gainera, debagoiendarra da; Oñatiko Ulma enpresa, hain justu ere. Bost eseak Japoniatik datorren metodologia da eta ese bakoitza urrats bati dagokio: antolaketa, ordena, garbitasuna, ikus kontrolak eta diziplina eta kontrolak. Guztiak ezarri eta horien arabera jarduten dute eskolako ikasle eta irakasleek. Besteak beste, segurtasuna, lan baldintzak eta eraginkortasuna hobetu dituzte.