Egingo duten emanaldia hamalau lanez osatuta dago. Denetariko doinuak dira eta autore oso ezberdinenak. Iazko ekainean sortu zuten Gabero abesbatza.
CD berria eta lehiaketa Belgikan
Gaur egun 22 kide ditu eta gogo bete dihardute lanean. Horren adibide dira, esaterako, Gabonen ondoren eta Udaberri aldera dituzten asmoak, David Azurza zuzendariak azaldu duenez: batetik, Gabonen ondoren, CDa grabatzeko asmoa daukate. Udaberri aldera, berriz, Belgikako lehiaketa batean hartuko dute parte.