Gabero abesbatza gaztearen emanaldia zapatuan

Monika Belastegi Aranzabal 2003ko azaroaren 26a

Udazken Kulturaleko egitarauaren barruan egingo du emanaldia Gabero abesbatzak. Emanaldia 19:30en izango da, Zabalotegi aretoan, eta sarrera 2 eurotakoa da.

Egingo duten emanaldia hamalau lanez osatuta dago. Denetariko doinuak dira eta autore oso ezberdinenak. Iazko ekainean sortu zuten Gabero abesbatza.

CD berria eta lehiaketa Belgikan

Gaur egun 22 kide ditu eta gogo bete dihardute lanean. Horren adibide dira, esaterako, Gabonen ondoren eta Udaberri aldera dituzten asmoak, David Azurza zuzendariak azaldu duenez: batetik, Gabonen ondoren, CDa grabatzeko asmoa daukate. Udaberri aldera, berriz, Belgikako lehiaketa batean hartuko dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak