Amodiozko gutunen lehiaketa abian da

Monika Belastegi Aranzabal 2003ko aza. 21a, 11:12
Amodiozko gutunen XII. Berrigara lehiaketako baldintzak kaleratu ditu aste honetan Jardun elkarteak. Horrekin batera, SMS bidezko II. maitasun mezuen lehiaketakoak ere bai, iaz lehenengoz egin bezala.

Amodiozko gutunen lehiaketan 1989an edo lehenago jaiotako edonork har dezake parte. Lanean ez da egilearen daturik jarriko, lelo bat bakarrik. Egilearen datuak kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal horren azalean lanean jarri den lelo bera jarriko da. E-mailez bidalitako gutunen kasuan, gutuna fitxategi batean bidaliko da, gutuna izenarekin, eta egilearen datuak, egilea izena duen beste fitxategi batean. Lan orijinala eta haren hiru kopia honako helbidera bidali beharko dira egilearen datuak dituen kartazalarekin batera: Amodiozko Gutunen XII. Berrigara Lehiaketa; Jardun elkartea, 103 PK, 20570 Bergara. E-mailez bidaltzen diren lanen kasuan, honako helbidera bidali beharko dira: kulturajardun@topagunea.com. Lanak bidaltzeko azkeneko eguna urtarrilaren 8a izango da. Epaimahaiari dagokionez, kulturaren munduko lau pertson ezagunek osatuko dute: Iñaki Serrano, irazko edizioko irabazleak; Nerea Elustondo, bertsolariak; Karlos Linazasoro, idazleak, eta Itxaro Borda, idazleak. Sariak ere lau izango dira: lehenego saria, 450 euro; bigarrena, 240 euro; bergarar onenaren saria eta irakurle gazteek emandako saria.

SMS bidezko maitasun mezuak

Iaz antolatu zuten lehenengoz, eta izandako arrakasta ikusita errepikatzea erabaki dute Jarduneko kideek. Mezu bakarra bidali ahal izango du pertsona bakoitzak, eta mezuaren ostean, poltsikoko telefonoaren zenbakia jarri beharko da. Mezuok bidaltzeko epe jakina jarri dute antolatzaileek: urtarrilaren 1etik 15era bitartean. Eta honako zenbakira bidali beharko dira: 605 71 24 69.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak