Baserri inguruetan sortzen den plastikoa ateratzeko hurrengo eguna azaroaren 25a izango da, datorren martitzenean, hain justu. Debagoieneko Mendi Nekazaritza Elkartearen zerbitzua da, eta helburua da baserriek sor dezaketen plastikoa jasotzea.
Dena den, ezin da edozein plastiko laga, honako hauek baizik: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza eta negutegiko plastiko zuria. Bestalde, plastikozko sokak ez dituzte jasoko; soilik lokarri gisa erabilitakoak.
Plastikoa toki jakin batzuetan laga behar da
Plastikoa arratsaldean atera beharko da, hurrengo egunean pasatuko direlako jasotzera. Gainera, toki jakin batzuetan laga beharko da plastikoa: Ugarrixa auzoan, granja parean; Elosu auzoan, Santutxun; Murinondo auzoan, trenbide ondoan eta San Juan auzoan, eliza aurreko plazan.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak