Txirrindulariek 136 kilometroko ibilbidea izango dute, tartean Itziarko gaina, Elosu, Deskarga, Udana eta Asentzio mendateak izango dituztela. Helmuga Ibargarain jarriko dute. Bergaratik hiru aldiz igaroko da tropela. Halaxe azaldu zuten martitzenean egindako prentsaurreakoan antolatzaileek: Mikel Larrañaga eta Jose Luis Kortabarria Kaxeta Lokatzako ordezkariek. Markel Irizar txirrindularia ere aurkezpenean izan zen. Hainbat hilabete daramatza Lokatzak etapa antolatzen. Horretarako 40 laguneko taldea osatu dute. Etaparen aurrekontua 42.000 euro ingurukoa da eta Bergarako Udalak %60 hartuko du bere gain. Itzuliko bigarren etapa Bergaran hasi eta Zallan bukatuko da.