1.000 lagundik gora emango du posta bidezko botua

Maider Arregi 2007ko mai. 24a, 10:58
Mendekoste jaiak direla eta, jende ugari aterako da kanpora. Hala, asko eta asko izan dira, hauteskundeetarako botoa posta bidez ematea erabaki duten bergararrak.

Aurtengo hauteskundeak Bergarako Mendekoste jaiekin  batera izango dira eta hori dela eta inoiz baino jende gehiagok emango du posta bidez botoa aurten Bergaran. Jende ugarik hartu ditu egun batzuk kanpora irteteko. Eta hori da posta bidezko botoen kopurua horrenbeste igo izanaren arrazoi nagusia.

Bergarako posta bulegoa lepo bete da egunotan eta langileak gogor ari dira lanean bertara hurbiltzen ari den jende guztiaren beharrei erantzuteko.

Izan ere, aurtengoan, 1.000 lagunetik gora izan dira zehazki posta bidez botoa ematea eskatu dutenak, eta normalean horrelako kasuetan 300 edo 400 artean izaten direla esan digute posta bulegoan.

Gaur da posta bidezko botoa eman ahal izateko azken eguna eta beraz, lanez lepo ibiliko dira gaur bergarako posta  bulegoan.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak