1.330 gramoko onddoa hartu zuen

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko urriaren 5a

Jose Mari Ilarduia 'Jin'-ek irailaren 30ean aurkitu zuen irudiko onddo ederra. Leku zehatzik esan ez duen arren, Elgeako (Araba) parajeetan aurkitu zuela, behintzat, aitortu zien koadrilakoei. Pozik ekarri zuen onddoa, eta are pozago prestatu lagunekin jateko. Gorla elkartean egin zuten hori. Sei lagun batu ziren eta plantxan prestatu zien Ilarduiak onddo gozo-gozoa. Koadrilakoak prest ditu beste halako afari baterako

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak