1.000 lagun baino gehiago 'Kantari' ikuskizunetan

Mireia Bikuña 2009ko eka. 18a, 18:20
Aurreko zapatuan eta domekan grabatutako ikuskizunetan 1.100 lagun inguru bildu ziren Zabalotegi aretoan. "Domekako saioetan zapatukoetan baino ikusle gehiago egon zen", esan digute Zabalotegiko arduradunek. Bataz beste, 100 bat lagun egon ziren ikuskizun bakoitzean. "Domekako ikuskizun batzuetan Zabalotegi bete egin zen eta 120 txartelak agortu egin ziren", esan digute.

Bergara, antzuola eta elgeta

Zapatu eta domeka artean 11 ikuskizun grabatu zituzten, eta guztira, 8 eta 12 urte arteko 270 neska-mutikok parte hartu zuten; hain zuzen ere, 243 bergararrak, 23 antzuolarrak eta lau elgetarrak. Parte-hartzaile bakoitzak bina gonbidapen zituen aretoan sartzeko. Gainerako sarrerak txarteldegian banatu zituzten.

Telebistako emisioak

Grabazioak egin ondoren, ikuskizuna telebistaz ikusteko unea heldu zaie. Zabalotegin grabatutako ikuskizunak uztailean emango dituzte GOITB-n: uztailaren 10ean, 13an, 14an, 15ean, 16an, 17an, 20an, 21ean, 22an, 23an eta 24an. Guztiak, 20:45ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak