"Oso pozik gaude Mauritaniako herritar-taldeak antolatu duen jaiarekin, sekulako lana egin dute, eta IMME-tik [Emakume Musulmanak Euskal Gizartean Integratzeko Elkartea] zoriondu egin nahi ditugu. Guk jaia bultzatu baino ez dugu egin, baina bertako emakumeak izan dira benetan lana egin dutenak. Bertako janariaz gozatzeaz batera Mauritaniako abestiak eta euskal kantuak kantatu genituen, dantzan ibili ginen, Mauritaniaren gaineko dokumental bat ikusi genuen, lurralde hura hobeto ezagutzeko Kahoot jolasa ere egin genuen... Eskerrak eman nahi dizkiegu jaia posible egiteko lagundu duten gainontzeko eragileei, ikastetxeei eta abar. Gure helburuetako bat da kultura ezberdinetako emakumezkoen ahalduntzea, eta horixe erakutsi digute jai honen bitartez", adierazi du IMMEko kide Djamila Zereiby-k.