Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelopean elkarretaratzea egin dute gaur 18:30ean Arrasateko Erdiko plazan. Eta ordu erdi geroago, 19:00etan, beste elkarretartze bat izan da, hau Itaiak deituta, Seber Altuben. Indarkeria matxista orori aurre egin! izan da elkarretaratze horretako leloa. Aretxabaletan, berriz, ordu berean elkartu dira herriko plazan, Atxabaltako Mugimendu Feministak deituta.
Bihar, Elgetan eta Oñatin; etzi, Bergaran
Atzoko Bilboko hilketa matxista salatzeko elkarretaratze gehiago izango dira bihar Elgetan eta Oñatin. Eguerdian egingo dituzte mobilizazioak. Elgetan, 13:00etan, plazan; Oñatin Sare Feministak ere bat egin du deialdiarekin eta, 13:30ean, elkartuko dira plazan.
Bergaran domekan, hilaren 29an, egingo dute elkarretaratzea 19:00etan, Irala kalean.