Gabonetako argiak Geike-k piztuko ditu Arrasaten, "euskaraz e(ra)giteko"

Jokin Bereziartua Lizarazu

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia, iaz. 

Euskaraz e(ra)egin lelopean antolatu dute Geikek eta Taupak Euskararen Eguna. 

Abenduaren 3ko egitaraua: kalejira, erdigunean, txistulariekin eta Portaloi elkartekoekin (17:30); Gabonetako argien piztea, Herriko Plazan (18:00); eta txokolate-jana, AEDko Ttak taldearen eskutik, Herriko Plazan (18:30) –dirua Gaztendank proiektura bideratuko dute–.

Euskararen Eguneko egitarauaren kartela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak