BDZ ekimenak salatu duenez, datuen arabera, 2023ko urritik 140.000 eta 186.000 artean dira "estatu sionistak" hil dituen palestinarrak, zuzenean edo zeharka. "Ezin ditugu palestinarrak ahaztu, ezin gara genozidiora ohitu eta ezin dugu beste alde batera begiratu ere. Gure betebeharra salatzea eta isilik ez geratzea da. Biribilguneak azkenean bere benetako funtzioa beteko du: zapaltzaileak zapaldu. Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak Israeli!", adierazi dute.