Hezitzaile bila dabil Txatxilipurdi 2027ko Txikilandiarako

Jokin Bereziartua Lizarazu

Hezitzaile bat eta hiru ume, 2026ko Txikilandiaz gozatzen. 

2027ko urtarrilaren 2tik 4ra egingo den Txikilandia jolas parkerako hezitzaile bila dabil Txatxilipurdi. Abenduaren 4ra bidali daitezke curriculumak (txikilandia@txatxilipurdi.eus); zalantzarik izan ezkero 943 79 54 46 telefono zenbakira deitu eta galdetu Itsaso, Malen edo Ixiarrengatik. 

Arrasateko Txikilandia jolas parkerako hezitzaile izateak lan hezitzaile eta euskalduna burutzearekin batera, haurtzaro eta nerabezaro garaian dauden haur eta nerabeekin harremanak sortu eta zuzeneko arreta eskaintzea esan nahi du. Hezitzaile izateko ezinbestekoak izango dira 18 urte beteta izatea, euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea eta abenduaren 30ean 18:30etan, Uarkapeko pilotalekuan egingo den hezitzaile bilerara joatea.

Horrez gain, hezitzaileak kontratatzeko kontuan hartuko da Txatxilipurdiko zerbitzu zein Kultura saileko tailerretan hezitzaile gisa aritu izana; aurreko urteetan Txikilandia jolas parkean hezitzaile gisa aritu izana; begirale titulua izatea edo ateratzen egotea; Arrasatekoa izatea; Euskalgintzan (TTAK gazte taldea) izandako ibilbidea; euskarako C1 titulua edo baliokidea izatea. 

Interesdunek abenduaren 4rako bidali beharko dute curriculuma helbide honetara: txikilandia@txatxilipurdi.eus. Jasotako curriculumen artean, kontutan hartu beharreko irizpideen arabera jarriko dira kontaktuan. Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 telefonora eta galdetu Itsaso, Malen edo Ixiarrengatik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak