Garibai Etorbidea "sormen librerako gune" bihurtuko du Txatxilipurdik azaroaren 30ean

Jokin Bereziartua Lizarazu

Txatxilitarrak, artxiboko argazki batean.

Azaroaren 30a Herri Hezitzaileen Nazioarteko Eguna dela-eta, Txatxilipurdik ekintza berezia antolatu du egun horretarako; Garibai Etorbidea "sormen librerako gune" bihurtuko dute 16:30etik 18:00etara. Haur, familia edo jolaserako prest dagoen edonori dago zuzenduta ekintza. 

Txatxilipurdik honako mezu hau helarazi nahi izan du: "Arrasatek ere herri gisa hezten duela uste dugu. Herri-izaera dugu, balio komun batzuk partekatzen ditugu, eta herriko eragileok bat egiten dugu balio horien transmisioan. Txatxilipurdi Elkartetik herri hezitzailearen izaera aldarrikatu eta sustatu nahi dugu! Hezkuntza-egitasmoen ikuspegia zabaltzea beharrezkoa dela uste dugu. Herri hezitzailearen filosofiatik abiatuta, hezkuntza eskolaz eta familiaz harago ulertzen dugu, herriko eragileen arteko ardura partekatu gisa. Horregatik, bat egin nahi dugu Oinherri Herri Hezitzaileen Sareak azaroaren 30ean Herri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko egindako deialdiarekin".

Azaroaren 30ean, astelehena 16:30etik 18:00etara bitarte, Garibai Etorbidea "sormen librerako gune" bilakatuko dute. Ekintza hau haur familia edo jolaserako prest dagoen edonori dago zuzenduaa: "Jolasten duen herriaren gaitasun eraldatzaile, sortzaile eta gozagarriaz sinesten dugulako! Jolasa kalera!", adierazi dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak