Santamainako 'Hontzazoka' azaroaren 28an, "auzoko bizitza suspertzeko"

Jokin Bereziartua Lizarazu

Udaleko ordezkari Jasone Giraldo eta Santamainako batzordeko Eskarne Garitaonandia, azokaren berri ematen. Argazkia: Arrasateko Udala. 

Santamainako auzo batzordeak Hontzazoka izeneko bigarren eskuko artisau azoka antolatu du azaroaren 28rako (10:00-16:00), auzokideen arteko harremanak sustatzeko eta auzoko kale-bizitza dinamizatzeko helburuarekin.

Eguneko egitarauaren barruan, bigarren eskuko eta artisau azoka egingo da Agerre plazan, 10:00etatik 16:00etara. Arratsaldean, berriz, 17:30ean, gaztaina erreak banatuko dira. Ekimenaren helburua auzoa biziberritzea, kaleak elkargune bihurtzea eta auzokideen arteko harremanak indartzea da. Horretarako, espazio publikoa topaketarako eta komunitate-bizitza sustatzeko gune gisa aldarrikatu nahi dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak