Haizeagatik abisu horia ezarri dute eta Arrasateko bi parke itxi dituzte

Amaia Txintxurreta Guridi

Santa Barbara parkea itxita.

Euskalmetek abisu horia aktibatu du haizeagatik gaur, astelehena, 18:00etatik biharko, martitzena, 09:00etara. Hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, eta 80 km/h-koa haizeguneak ez diren tokietan. Arrasaten, Santa Barbara eta Monterron itxi egin dituzte.

Haizeagatiko abisu horiaren ondorioz, Arrasateko Udalak Santa Barbara eta Monterron parkeak itxi ditu gaurko 18:00etatik, biharko 09:00etara. Haize-bolada gogorren ondorioz zuhaitzetako adarrak erortzeko arriskua dagoela ohartarazi du, eta herritarren segurtasuna bermatzeko hartu du erabakia.

Monterron parkeko sarrera itxita.

Abisu horia indarrean egongo da gaurko 18:00etatik biharko 09:00etara. Haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gainditu dezakete boladek; haizeguneak ez diren tokietan, berriz, 80 km/h-koa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak