Kamioi batek istripua izan du Arrasateko saihesbidean eta itxita dago errepidea

Koldo Zubia Salas

Istripua izan duen kamioia, errepide erdian. 

Kamioi batek istripua izan du Arrasateko saihesbidean, GI-627 errepidean, Eibarko noranzkoan. Ertzaintzak baieztatu duenez, kamioia izan da kaltetutako ibilgailu bakarra eta baliteke guraizearena egin izana.  Ondorioz, errepide osoa oztopatzen gelditu da ibilgailua. Une honetan, trafikoa herri barrutik bideratzen ari dira, eta kamioiko gidaria, zaurituta, Arrasateko Ospitalera eraman dute osasun zerbitzuek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak