Lehenik eta behin jostailuak jasoko dituzte: "Horretarako Arrasatetik zehar jasotzeko puntu ezberdinak jarriko ditugu martxan azaroa eta abenduan zehar. Bertan, jostailuak eramateko aukera egongo da eta jostailu bakoitzaren truke txartel bat jasoko duzue. Txartel horiekin truke egunean beste jostailu batzuengatik trukatzeko aukera egongo da". Gainera, egoera onean eta osorik dauden jostailuak bilduko dituzte, eta ez edozein: "Txatxilipurdiren balioei jarraiki, indarkeria sustatzen duten jostailuak ez dira onartuak izango ez eta jarrera sexista erakusten dutenak ere. Berdintasunari eta tratu onei garrantzia handia ematen diegu, beste hainbat balioren artean".
Jasotzeko honako egun, ordu eta guneak hauek izango dira:
- Azaroak 19, Arimazubi plazan, 17:00-18:00 bitarte.
- Azaroak 20, Biteri plazan, 17:00-18:00 bitarte.
- Azaroak 21, Txaetako parkean, 12:00-13:00 bitarte (zapatua).
- Azaroak 26, Santamarina ludotekan, 17:00-18:30 bitarte.
- Azaroak 27, Usaetxe plazan, 17:00-18:30 bitarte.
- Azaroak 28, Arimazubi plazan, 12:00-13:30 bitarte (zapatua).
- Abenduak 2, Euskal Herria plazan, 17:00-18:30
- Abenduak 4, Santamarina ludotekan, 17:00-18:30
- Abenduak 5, Biteri plazan, 12:00-13:30 bitarte (zapatua).
Ordutegi edo gune horietara jostailuak eraman ezin dituztenentzat, 09:30etik 13:30era Txatxilipurdiko bulegora eramateko aukera egongo da zapatuetan izan ezik. Azoka berezia abenduaren 12an egingo dute, 11:30etik 13:00etara, Seber Altube Plazan; txartel bakoitzeko jostailu bat trukatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
Parte hartzera gonbidatzeko honako mezu hau zabaldu nahi izan du Txatxilipurdik: "Negu garaian jostailuak erosi beharrean, trukatuz jostailu ezberdinak lortzeko aukera paregabea da. Etxean erabiltzen ez diren jostailuak beste batzuengatik trukatu eta egin jolas!".