Gaurtik aurrera eman daiteke izena Santamasetako tenis eta padel txapelketetan

Julen Murua Mesonero

2025eko Santamasetako padel txapelketako partida bat.

18:00etan irekiko da txapelketetan parte hartzeko izen-ematea eta domekara arte (egun hori barne) egongo da izena emateko aukera.

Beste urte batez, Arrasateko Kirol Elkartearen eskutik, tenis eta padel txapelketak jokatuko dira Santamasetan. Azaroaren 15era arte (egun hori barne) egongo da txapelketetan izena emateko aukera eta bikote bakoitzak bikotekideen izen-abizenak, posta elektronikoak eta telefono zenbakiak bidali beharko ditu ake.padel@gmail.com edo ake.tenis@gmail.com helbidera. Teniseko txapelketan izena emateak 10 euro balioko du; padelekoan, 20 euro, bikoteko.

Txapelketako plazak mugatuak izango dira: padelean 32 bikotek izango dute parte hartzeko aukera; tenisean, berriz, 24 jokalarira mugatuko dituzte plazak. Txapelketa azaroaren 20an hasiko da eta partidak asteburuetan jokatu ahalko dira, egubakoitz arratsaldeetan, 17:30ean hasita. Antolatzaileek jakinarazi dute ordutegiak eta egunak koadroa osatzerakoan jarriko direla. Finalak abenduaren 19an, zapatuan, jokatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak