Hazas, 2020an hasi zen abestiak idazten, 2024an kaleratu zituen lehenengo kantuak, eta sekulako arrakasta lortu zuen. Haren proposamenean pop urbanoa, reggaetona, manboa eta doinu latinoak uztartzen ditu, euskarazko zein gaztelaniazko hitzak tartekatuz. Azkenaldian, Mii para ti izeneko EParekin dabil, eta aurkezpen biraren baitan kokatzen da kontzertua. Beti bezala, gaztetxean izango da, 22:00etan, eta sarrera zazpi euro da.