'Etxean' ipuinaren aurkezpen drageatua egingo dute eguenean

Koldo Zubia Salas

Dom Campistron, 'Etxean' ipuina eskuan duela. Irudia: Irulegiko Irratia

Emakume Txokoak eta Udal Bibliotekak Etxean ipuinaren aurkezpen drageatua antolatu dute azaroaren 12rako. Haran Ubel elkartearekin argiratutako ipuinak haurrei indarkeria identifikatzeko eta izendatzeko tresnak eskaintzea du helburu.

Aurkezpena egingo dutenak Dom Campistron marrazkilaria eta Ael Campistron antzezlea izango dira; drag formatuaren bidez, ipuinaren mezua haurrei gerturatu eta gorputzen onarpenaren inguruko hausnarketa sustatu gura da. 6 urtetik gorako haurrak eta helduak daude gonbidatuta Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango den saiora, 18:30ean hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak