Aitor Fernandez Euskal selekzioaren deialdian

Xabier Urtzelai

Euskal selekzioak zapatuan jokatuko du Venezuelaren kontra, San Mamesen (20:00). Eta, Jagoba Arrasatek partidu horretarako egin duen deialdian sartu du atezain arrasatearra. 

Jagoba Arrasatek gaur eman du jakitera zapatuan Euskal Selekzioko partiduan izango diren jokalarien zerrenda, eta Aitor Fernandez Abarisketa izango da bi atezainetako bat. Hemen zerrenda osoa ikusgai.

Kirol arloaz gain, partidu hau Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan kokatzen da, 1937ko euskal erbesteratzea eta euskal diasporak Venezuelan izandako harrera gogora ekarriz. Laugarren aldia da bi talde hauek elkarren kontra jokatzen dutena, eta etxeko selekzioko jokalariekin batera Venezuelako selekzioan ere aurpegi ezagunak daude, bereziki zale txuri-urdinendako, Jon Mikel Aramburu eta Yangel Herrera deialdian daudelako.

Partidu horretarako sarrerak hemen daude salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak