Entrenamenduak, hitzaldia eta bazkaria, bigarren Matraila Eguna hasteko

Ibai Irasuegi Garai

Goizean goiz hasi dute bigarren Matraila Eguna Biteri plazan, Matrailan eta gaztetxean egin dituzten boxeo, autodefentsa eta Muay Thai entrenamenduekin. Eguerdian Ramiro Gonzalez militante antifaxistak hitzaldia eman du gaztetxean, eta, ostean, bazkaria egin dute. Eguneko lehen ekintzei dagokienez, "goiz borobila" izan dela nabarmendu dute Matraila Kirol Taldeko Kideek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak