Euskalgintzaren kontseiluaren salaketarekin bat egin du Hizkuntza Eskubideen Aldeko Arrasateko Protokoloak. Azken epaia euskararen aurkako oldarraldi judizialaren beste urrats bat dela adierazi dute: "Auzia gizarte integrazioko goi mailako teknikarien hogei lanpostuko deialdiari dagokio, eta horietatik hemezortzitan C1 maila eskatzen zen. Bilboko epaitegi batek 2025eko amaieran bertan behera utzi zuen deialdia, eta, orain, Auzitegi Nagusiak berretsi egin du ebazpena".
Auzitegi Nagusiak lan deialdiak erdaldunak "baztertzen" zituela ebatzi du, eta "diskriminazio" iturri izan zitekeela. Diputazioak deialdi berria egiteko asmoa du, epaiak zehaztu dituen irizpideetan oinarrituta.