Adinekoen osasun mentalari buruzko hitzaldia emango du Karmele Zabalak

Eki Letona Erretolatza

Arrasateko Nagusien Kontseiluak (ANAKON) adinekoen osasun mentalari eta zaintzari buruzko hitzaldian parte hartzeko gonbita egin die herritarrei. Karmele Zabala psikologoak eskainiko du saioa, azaroaren 10ean, 17:30ean, Kulturateko Areto Nagusian.

Hitzaldian, adinekoen osasun mentalarekin lotutako hainbat gai landuko dituzte, besteak beste, bakardadea, memoria, antsietatea, depresioa, insomnioa, estresa eta narriadura kognitiboa. Halaber, doluari eta zaintzari buruz ere arituko dira. Saioaren bidez, gai horien inguruko hausnarketa eta ezagutza sustatu nahi dituzte, adinekoen ongizateari eta osasun mentalari arreta jarriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak