Ibai-Artek "arrakasta handiz" amaitu du Gaba Baltzaren harira antolatutako erakusleiho lehiaketa. Parte hartu duten saltoki guztiei eskerrak eman gura izan dizkiete, urtetik urtera "merkatarien sormena eta inplikazioa handiagoa" dela azpimarratuz.
Jakinarazi dute 994 boto jaso dituztela guztira WhatsApp bidez eta horrenbestez, "herritarren erantzuna bikaina" izan dela. Bestalde, azken unera arte bozketa oso estua izan dela argitu dute baina azkenean, Loramendi izan da garaile, Joslek bigarren postua eskuratuta.
50 euroko erosketa txartelak
Botoa emanez parte hartu duten 994 herritarrei eskerrak emateko, 50 euroko lau erosketa-txartel zozketatu dituzte eta zenbaki irabazleak hauek izan dira: 44 / 408 / 663 / 796. Ibai-Arte jarriko da zuzenean irabazleekin harremanetan.