Bi sukaldaritza-tailer antolatu dituzte Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako haurrei zuzenduta. "Tailer horietan, gozamenaren bidez, herriko ekoizleak eta haien lana ezagutuko dituzte parte-hartzaileek: agro-ekologia landu, bertako ekoizpena bultzatu eta sasoiko produktuak dastatzeko aukera izango dute", adierazi dute.
Lehenengo tailerra azaroaren 14an izango da, Kabuena baserriko ekoizleekin. Bigarrena, berriz, abenduaren 12an egingo da, Elkoro baserriko ekoizleekin. Bi saioak Erguingo gazte txokoan izango dira, 11:00etatik 13:00etara.
Izen-ematea doakoa da, eta honako bide hauen bidez egin daiteke; leku mugatuak daude:
Azaroak 14 – Kabuena baserria: Online edo aurrez aurre BAZen edo Ludoteketan. Azken eguna: azaroaren 6a.
Abenduak 12 – Elkoro baserria: Online edo aurrez aurre BAZen edo Ludoteketan. Azken eguna: abenduaren 4a.
Ekimen honen bidez, tokiko ekoizpena eta kontsumoa sustatzeaz gain, haurrei elikadura jasangarriaren eta gertuko produktuen garrantzia modu praktiko eta atseginean hurbildu nahi zaie.