'Elkarrekin kozinatuz' proiektua abiatu du IMME elkarteak

Eneko Azurmendi Barrena

'Elkarrekin kozinatuz' saioko hainbat protagonista.

Sukaldea aitzakia hartuta, askotariko gaiak izan dituzte berbagai Ausolanen prestatu duten gunean. Besteak beste, Emakundeko zuzendari Miren Elgarresta eta Mugikortasun diputatu Azahara Dominguez egon dira haiekin.

Emakume Musulmanak Euskal Gizartean Integratzeko Elkartea da IMME. Hain zuzen ere, helburu hori lortzeko bidean sortutako proiektua da Elkarrekin kozinatuz izena jarri diotena. "Gure errealitateei buruzko jakintza falta handia dagoela iruditzen zitzaigun. Hori dela eta, modu gertuko eta goxo batean, askotariko gaiei buruz hitz egiteko saio bat egitea pentsatu genuen", azaldu du IMME elkarteko Djamila Zereibyk.

Proiektua gauzatzeko Ausolanek emandako "ezinbesteko laguntza" eskertu du Zereibyk. Han bertan egin dituzte grabaketak eta, oraingoz, hiru saio grabatu dituzte. Lehen saioa Emakumeak, lana eta autonomia da; bigarrena, Emakumeak, migrazioa eta berdintasuna; eta, hirugarrena, Emakume migratzaileak, etxebizitza eta aukera berdintasuna. Solasaldi bakoitzean lau parte-hartzaile egon dira. 

Hiru saio horiek edizio fasean daude orain eta laster jarriko dituzte ikusgai sarean. Era berean, beste saio batzuk grabatzea ere aurreikusten dute. Solasaldiak gaztelaniaz dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak