Hernandezek gaineratu duenez, halako jarduerek elkartea biziberritzeko aukera ematen dute: "Bazkideon arteko harremanak indartzeko esperientzia ederrak dira. Partaideak paperean sartu ziren eta argi geratu zen irabaztera etorri zirela; asko landutako pintxoak izan ziren, ordu luzez aritu ziren prestaketa lanetan".
Honako hau izan zen pintxo lehiaketako sailkapena:
Lehen postua: Sebas Sagastaren Kukurpekoa. Pintxoaren deskribapena: ogi txigortua, feta gazta-xaflak, kuiatxo xafla mazeratuak, tomate lehorra eta piñoiak.
Bigarren postua: Lurdes Jauregialzoren Txanogorritxoren saskia. Pintxoaren deskribapena: filo masaz egindako saskiak odolostez beteak, eta kaña ezti eta piñoiak.
Hirugarren postua (partekatua): Iban Goñiren Ganbak lekittar erara. Pintxoaren deskribapena: ogi txigortua, aguakatez, mangoz eta curry ukitu batekin egindako oinarria eta partaideak hainbat herrialde ezberdinetan egondako espezieekin egindako mazeratu baten egindako ganba frijitua. Bestetik, Gotzon Uribetxeeberriaren Mirenen Lurra pintxoa. Pintxoaren deskribapena: hostorea, urdaiazpikoa, zainzuri trigeroak eta gazta parmesanoz egindako saskia.