Gozatu ederra hartu dute 520 mendizalek Aiba! mendi martxan

Jokin Bereziartua Lizarazu

Aramaioko Ibarrari Bira Arrasatetik (Aiba!) mendi martxaren balorazio "oso ona" egin du, martxa amaitu berritan, Besaideko Danel Remirezek: "Partaideen partetik oso feedbacka ona izan dugu". 520 bat mendizalek hartu dute parte; jarraian, Besaide Mendizale Elkartekoek egin duten bideoa, irudi ikusgarriekin. 

Remirezek azaldu duenez, partaideen partetik oso harrera ona izan du, besteak beste, martxa motzaren ibilbide berriak. "Eguraldiak asko lagundu du, gainera". Horrez gain, boluntarioen lana eskertu nahi izan du Remirezek batez ere: "Doakiela esker ona boluntario guztiei, eta bereziki SUDCeko beteranoei, haiek gabe Aiba! ez litzatekeelako posible izango. Boluntario gehienak adinekoak dira, eta eskerrak haien lanari bestela ezingo genuke halako martxa bat antolatu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak