Natura eta irudimena eskutik doaz Marie de Jongh-en 'Kimu' antzezlanean

Gontzal Belategi Zubia

'Kimu' antzezlanaren une bat. (Argzkia: Marie de Jongh).

'Kimu' antzerkia ekarriko du, bihar, Marie de Jongh antzerki konpainiak Arrasatera, Amaia antzokira. 17:00etan izango da emanaldia, eta sarrerek bost euroko prezioa dute.

Marie de Jongh antzerki konpainia entzutetsua Arrasatera itzuliko da bihar, hilak 31, Kimu izeneko antzezlanarekin. 6 urtetik aurrerako haurrei zuzendutako emanaldia da, eta Amaia antzokian izango da, 17:00etan. Sarrerek bost euroko prezioa dute, eta arrasate.eus atarian erosi daitezke.

Natura eta irudimena

Jokin Oregi soraluzetarrak sortutako konpainiak ez dio muzinik egin bere estiloari, eta Kimun ere maskarek, umoreak eta begirada poetikoak ez dute hutsik egingo. Hala ere, lan horrek badu berezitasun bat; izan ere, konpainiak azaldutakoaren arabera, natura du abiapuntu lanak, irudimenarekin nahastuta: "Irudimena eta natura, biak uztartzen dituen ikuskizuna da".

Bi elementu horiek O anderearen istorioan egiten dute topo. Etxeak diseinatzen egiten du lan, multinazional batean, baina, egun, lantegiko langile bakarra da. Pozik bizi da protagonista, eta, bestela, "pozaren pilula bat hartzen du, baina kezkatuta ere badago, ideiak agortu egin zaizkiolako. Halako batean, euli bat sartzen zaio lanlekuan, eta natura-elementu horren agerpenak aldaketa bat ekarriko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak