Pablo Sanzen taldeak garaipen bat eta bi porrot pilatu ditu denboraldi hasiera honetan; hala, sailkapeneko hamabigarren postuan dago. Baskonia, berriz, azken postuan dago emaitza eta puntu kopuru berarekin. Horrenbestez, asteburu honetako neurketak garrantzi berezia izango du. Arrasatearrek zaleen aurrean aukera ona izango dute garaipenaren bidera itzuli eta sailkapenean aurrerapausoa emateko.