500 mendizalek parte hartuko dute Aiba! mendi martxan

Eki Letona Erretolatza

2024ko Aiba! mendi martxaren edizioan Udalaitzen.

Aramaio Ibarrari Bira Arrasatetik (Aiba!) mendi martxa bihar, zapatua, egingo dute, Arrasaten hasi eta amaituta.

Irteera 07:00etan izango da, Seber Altube plazatik. Besaide Mendizale Elkarteak jakinarazi duenez, "500 parte-hartzailerentzako plazak zeuden eta guztiak bete dira". Bi ibilbide izango dira: ibilbide motzak 16 kilometroko luzera eta 900 metroko desnibel positiboa ditu; luzeak, berriz, 37 kilometroko luzera eta 2.200 metroko desnibel positiboa. Martxaren izaera kontuan hartuta, "ez da sailkapen lehiakorrik egingo. Proba amaitzen dutenak eta amaitzen ez dutenak baino ez dira bereiziko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak