Tatiana Soloievaren Nazioarteko Ballet Klasikoak taularatuko du Chaikovskiren obra ezaguna Arrasaten. Clara da protagonista eta fantasiazko mundu batera eramango duen opari bat jaso du Gabonetan: kriskitin bat. Hala, obrak jostailuek bizia hartzen duten ipuin batean murgiltzera gonbidatzen du publiko.
Chaikovskiren musika da ikuskizunaren erakargarritasun handienetako bat. Azukrearen Maitagarriaren Dantza, Loreen Balsa edo Martxa bezalako pasarteak Chaikovskiren obra ezagunaren parte dira.
Sarrerak salgai
Sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai Kutxabank-en online zerbitzuan, Amaia antzokiko leihatilan, Altuna lurrindegian zein Arrasateko Udalaren webgunean. Ozenki elkartera ere eska daitezke: ozenkielkartea@hotmail.es.
Ibai-Artek sarrerak zozketatuko ditu
Ozenki Elkartea eta Ibai-Arte elkarlanean arituko dira ikuskizuna herriko komertzioetako bezeroei hurbiltzeko; izan ere, merkataritza elkarteak hainbat sarrera zozketatuko ditu bezeroen artean.