Bost jardunaldi behar izan dituzte arrasatearrek Bigarren B Mailan lehenengo garaipena lortzeko, eta Jokin Zeziagak azkenengo minutuan sartutako gola bati esker eskuratu zituzten lehenengo hiru puntuak, gainera. Kategoria berrian egokitzeko asteak izaten dira aurrenekoak, eta Mondratekoek lortu dute jardunaldiz jardunaldi lehiakorrak izatea. Jokin Vazquezek zuzentzen duen taldeak Nafarroako AD San Juan pabiloian jokatuko du bihar, 16:00etan, ligako seigarren jardunaldia, eta bolada on baten hasiera izan daitekeenari jarraipena ematera kantxaratuko dira arrasatearrak. Hain justu, San Juan taldea izango dute aurrean moreek, eta beheko postuetatik burua atera eta datozen asteei lasaitasun handiagoarekin aurre egiteko joango dira garaipenaren bila Nafarroara.