Ekinetik gogoratu dutenez, Auzoko, euskara erdigunean jarriz, kultura eta hizkuntza ezberdinak partekatzeko, elkar ezagutzeko eta elkarrekin ikasteko espazioa da: "Aniztasuna aberastasun gisa ulertzen dugu, eta elkarrekiko errespetua, bizikidetza eta elkartasuna ditugu oinarri. Izan ere, euskarak elkartzen gaitu, aniztasunak aberasten gaitu eta komunitateak indartu!", diote. Eta gonbidapena luzatu dute parte hartzeko: "Ze polita, ezta? Ba, Auzoko espazioa zabalik dago edonorentzat! Animatu eta zatoz gurekin euskaraz partekatzera, harremanak sortzera eta komunitatea elkarrekin eraikitzera!".
Harremanetarako: 943 79 83 70 edo 651 70 79 36 telefono zenbakiak, eta emakumeak@ekinemakumeak.eus helbide elektronikoa.