Sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko partidua izango da bi taldeentzat. Izan ere, hirugarren postuan dago Arrasateko taldea, zortzi punturekin, eta, hain zuzen, bigarren postuan –hamar punturekin– sailkatuta dagoen Uni Bilbao Rugby taldea izango dute zuri-moreek aurkari. Azken hiru denboraldietan Euskal Ligako finala jokatu du Bilboko taldeak, eta 2024an irabazi egin zuen. Hala ere, Barrutiaren mutilek badakite zer den Bilboko taldea etxean menderatzea, eta, Euskal Ligako lehen postuetan jarraitzeko lehia horretan, "porrotik jaso gabe" jarraitu nahi dute denboraldi hasieran.