'Madness' antzezlana taularatuko dute zapatuan Amaia antzokian

Ibai Irasuegi Garai

Madness antzezlanaren une bat. Argazkia: Luis Valares.

Bihar, zapatua, taularatuko dute Madness antzezlana Amaia antzokian. Yllana antzerki konpainiaren eta Primital Brothers laukote musikal eta konpainiaren lana da. Musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizun horrek, eta, era berean, keinu antzerkia, umorea, musika eta sormena dira emanaldiak lantzen dituen diziplina artistikoak.

Madness sistemaren bazterretako bizitzari buruzko komedia musikala da, eta sistemaren marjinako bizitzaren inguruan dihardu. Honela azaltzen dute beren lana antzezlariek: "Madness Yllanaren antzerki-maisutasunaren eta Primital Brothersen ahots-birtuosismoaren arteko fusio perfektuaren emaitza da; ikuskizun ahaztezina sortzen du, barregarria bezain hunkigarria, hausnartzera, barrez egitera eta erokeria dibertigarrienera eramatera gonbidatzen gaituena".

Bi konpainiek 2016. urtean The Primitals antzezlana taularatu zuten, eta, hainbat sari irabazi ostean, bigarren lana estreinatu zuten elkarrekin 2025eko otsailean. Arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko da ikuskizuna, eta sarrerak 15 eurotan daude salgai, internetez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak