Flor Y Trol-en kontzertu akustikoa, bihar, JAMEn

Ibai Irasuegi Garai

Oreixe Akustikoa egitasmoaren bueltan, Flor Y Trol taldeak kontzertua emango du bihar arratsaldean Juan Arzamendi Musika Etxean. Sofia Rodriguezen proiektua da, abeslari, gitarrista eta bateria jole gasteiztarrarena; haren kantuetan rock, indie, punk eta pop alternatibo estilo musikalak uztartzen ditu. 

Joan den abenduan aurkeztu zuen hamar abestiz osatutako Sami albuma, eta horiek formatu akustikoan entzuteko aukera emango du bihar arratsaldean JAMEn. Kontzertua arratsaldeko zazpi eta erdietan izango da, eta sarrerak bost eurotan egongo dira salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak