'Oasi: ibilbide poetiko bat tenpluan barrena' performance literarioa, gaur, Kulturaten

Ibai Irasuegi Garai

Mejillon Tigre kolektiboko Eider Perez eta Ane Garcia Harkaitz Cano idazlearekin. Argazkia: Jon Alkain.

Urriaren 24an izango den Biblioteken Nazioarteko Egunaren bueltan, urtero bezala, Arrasateko Udal Bibliotekak zenbait ekintza berezi antolatu ditu hilabete honetarako. Bihar, egubakoitza, performance literarioa egingo dute, Kulturaten, Eider Perez eta Ane Garcia gipuzkoarrek osatzen duten Mejillon Tigre kolektiboak eta Harkaitz Cano idazle lasartearrak. 

Oasi: ibilbide poetiko bat tenpluan barrena du izena saioak, eta literaturaren eta eszenako interpretazioaren arteko ikuskizun berritzailea da. Arratsaldeko zazpietan hasiko da, eta sarrera librea izango da. Ordubete iraungo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak