Arrasateko Udalak drogen kontsumoei lotutako arriskuak murrizteko ikastaroa antolatu du, nerabe eta gazteekin lan egiten duten hezitzaile, begirale edo entrenatzaileei zuzenduta, "alkohola eta gainontzeko drogen kontsumoari lotutako arriskuak murrizteko" helburuarekin. Gainera, formazioan parte hartuko duten pertsonek ziurtagiria jasoko dute.
Ikastaroa azaroaren 10an eta 12ean izango da, 14:00etatik 17:00etara, Kulturateko Garibai gelan. Hazkunde elkartekoek eskainiko dute ikastaroa, eta izen-ematea azaroaren 4 baino lehen egin beharko da: https://izenemateak.arrasate.eus/eu/