Kukumarroak sortzeko "tailer kolektiboa", Ekin Emakumeak Elkartearen eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu

Kukumarroak, iazko Aratusteetan irten aurretik. 

Ekin elkarteak norberak bere kukumarroa sortzeko "tailer kolektiboa"antolatu du urriaren 22rako. Aldez aurretik material bilketa antolatu dute biharko, hilak 20. Izan ere, herritarren parte hartzea sustatzeko eta materialak berrerabiltzeko, etxean erabiltzen ez diren izara, gortina edo mahai-zapi zuriak biltzeko deialdia egin dute. Izena emateko, hemen klikatu. 

Materiala bihar, urriak 20, entregatu ahalko da Pablo Urangako Ekinen egoitzan, 08:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Bildutako materialarekin, urriaren 22an, 18:00etatik 20:00etara, kukumarroak sortzeko tailerra egingo dute elkartean. Bertan, norberak bere kukumarro pertsonalizatua sortzeko aukera izango du, sormena eta elkarlana uztartuz. Tailerra 15 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, doakoa izango da, eta aurrez izena eman beharko da, hemen klikatuta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak